Gero eta gertuago dago Euskaraldia, eta Durangaldeko herrietako batzordeak hasita daude motorrak berotzen, ekitaldiak antolatzen eta herri bakoitzeko hamaikakoak aurkezten. Atzo, Iurretan aurkeztu zituzten Euskaraldiko herriko hamaika enbaxadoreak, jendaurrean. Ekitaldia Dantzari plazan egin zuten, 19:30ean.
Datozen asteentan izena emateko mahaiak jarraiko dituzte. Apirilaren 26an eta 27an Larrako zelaian eta Oromiñon egongo dira. Maiatzaren 5ean, bestalde, Maiztegi herri eskolan ipiniko dute mahaia, 16:00etan, eta, maiatzaren 9an, Dantzari plazan, 18:30ean.
Hauxe da Iurretako hamaikakoa:
- Marga Aiartzaguena, Anderebide elkartetik.
- Bixen derteano, Iurretako txirrindulari elkartetik.
- Antton Mari Aldekoa-Otalora, erretiratua.
- Yasmina Hawari, Maiztegi Herri Eskolako guraso elkartetik.
- Jesus Zenikaonandia, erretiratua.
- Yomara Crespo, tabernaria.
- Lurdes Totorikaguena, Zaldai Mendi Taldetik.
- Alaitz Gerediaga, Iurretako Kofradietatik.
- Andoitz Otadui, futbol taldetik.
- Miren Arroitajauregi, Errime euskara elkartetik
- Udane Azkorbebeitia, Gazte Asanbladatik.