Bizikleta Eguna ospatuko dute, zapatuan, Iurretan

Anboto 2025ko api. 10a, 11:08

Ginkanak, jolasak eta hainbat sorpresa egongo dira  Askondoko aterpean, 11:00etan hasita.

Txirrindularitzan lehen pausoak eman gura dituzten umeei zuzenduta, Bizikleta Eguna antolatu dute Iurretan biharko. Durangaldeko Bizikleta Eskolak sustatu du ekitaldia, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioagaz eta Egin Kirola-Have Fun! ekimenagaz batera. Ginkanak, jolasak eta sorpresak egongo dira Askondon, 11:00etan hasita.

"Jarduerak txirrindularitzaren munduan lehen pausoak eman nahi dituzten haurrentzat zuzenduta daude, ibilbide egokituak eta ikasketa eta dibertsioa uztartzen dituzten proposamenekin", antolatzaileek azaldu dutenez. Iurretako Udala, Bizieskola.net eta kirola eta mugikortasun jasangarria sustatzen dituzten tokiko beste eragile batzuk ere arituko dira laguntzaile gisa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!