Iurretako Kofradiek, Zaldai Mendi taldeak eta Maiztegiko guraso elkarteak mendi-irteera egin dute gaur Axmokilera, Iurretako bigarren punturik altuenera (Gallanda da lehenengoa). Helburu jakin bat ezarri zuten duela egun batzuk: tontorrera joan eta bertan mendiko-buzoia jartzea. Bada, esan eta egin, egin dute. Gaur, buzoia estreinatu du Axmokilek. Aurrerantzean, nork daki. Mendizaleen usadio zaharrari eutsita, bertara igotzen denak buzoian gordeta utziko du txangoari buruzko daturen bat, mendi-talderen baten fitxa, hausnarketaren bat edo poema bat. Auskalo. Argi dagoena da Axmokil mendizaleen mezuak hartzeko prest dagoela jada.