Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna ospatuko dute martxoaren 29an, zapatuan, Iurretan. Lehenengoz ipini dute martxan ekimena, bertsozale gazteek elkar ezagutzeko eta euren arteko hartu-emana sendotzeko helburuagaz. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lagunduta antolatu dute eguna.
Askondoko arkupean egingo diete harrera Iurretara joango diren bertsozale gazteei, 12:00etan. Jarraian, musikaz giroturiko bertso poteoa egingo dute. Eguerdirako bertso bazkaria prestatu dute. Montoste elkartean batuko dira, 15:00etan. Aitor Etxebarriazarraga gernikarrak eta Iruri Altzerreka garaitarrak egingo dute bertsotan.