Axmokil tontorrean buzoia jartzeko irteera antolatu dute

Anboto 2025ko mar. 26a, 12:52

Iurretako Kofradien Batzordeak, Zaldai Mendi taldeak eta Maiztegi guraso elkarteak antolatu dute irteera, martxoaren 30ean. Iurretako plazan elkartuko dira, 09:45ean.

Axmokil (410 m), Iurretako bigarren mendi tontor altuenera irteera antolatu dute martxoaren 30erako, bertan buzoia jartzeko. Iurretako Kofradien Batzordeak, Zaldai mendi taldeak eta Maiztegi guraso elkarteak bultzatutako ekimena da, eta tontorrera igotzeko ibilbide bi prestatu dituzte. 

Laixiarrera bidean Iurretako krofradiek duten eraikinean (Baskulan) hasiko da ibilbide luzea, 10:00etan. Hala ere, bertora zuzenean joateko gatx dutenentzat, 09:45ean jarri dute hitzordua plazan. Bertatik elkarregaz joango dira Baskularaino, antolatzaileek jakitera eman dutenez. bilbide laburra gurago dutenentzat, berriz, Laixiarzelain egin dute hitzordua, 10:45ean. Axmokilera 11:15ean heltzea aurrekusi dute antolatzaileek.

Tontorrean buzoia jarri ondoren, Laixiarzelaira bueltatutako dira. Luntxa izango dute bertan ibililaldia parte hartu dutenek. Dena den, eguraldiak laguntzen ez badu, San Markoko txokoan egingo dute luntxa. Izena emateko laixiarzelai@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!