Hainbat probatan lehiatuko den %100 elektrikoa den ibilgailua diseinatu eta eraikitzea. Erronka horri aurre egiteko burubelarri lanean dihardue Iurreta Lanbide Heziketa Institutuko 30 bat ikasle. Goi-mailako eta erdi-mailako ikasleak dira, Administrazioa, Mekanizazioa, Automozioa, Arreta eta Telekomunikazioa mintegietakoak. Lehen fasean ari dira lanean, autoaren diseinu eta muntaketa fasean. Maiatza bitartean, hainbat erronka bete behar dituzte, ibilgailua pistara ateratzeko prest izateko. Halaxe azaldu dute Administrazioa ikasten ari diren Paulek eta Elik. Gasteizen jokatu da bigarren fasea, txapelketan parte hartzen duten ibilgailu guztiak batuko dira eta hainbat proba gailendu beharko dituzte.
Proiektuan lan egitea da helburu nagusi ikasleek azaldu dutenez. "Prozesua bera da garrantzitsua, emaitza baino gehiago. Iurreta beti mantendu da maila nahiko altuan, eta hori mantentzea gura dugu. Orain arteko mailari eustea da dugu helburu", Paulek azaldu duenez. Esperientzia polita dela gaineratu du. "Ez da gure ikastetxera mugatzen den proiektua, Euskal Herriko eta Espainiako beste zentro batzuekin elkartuko gara Gasteizen. Bada proiektu polita da".
Iurreta Lanbide Heziketa Zentroak hirugarren postua lortu zuen iaz. "Ahal bada irabazi gura genuke", dio Mekanizatuko ikasle den Jokinek. Hala ere, pistara ateratzeko prest dagoen ibilgailua eraikitzea da helburua. Gainera, aurten, proiektu metodologikoa eta kolaboratiboa izatea hartuko dute kontutan.