[ARGAZKI GALERIA]: Euskaraz sendo eta 'Errime' berba egiteko deia Iurretan

Anboto 2025ko ots. 21a, 22:06

'Errime' euskara elkartea jaio da Iurretan. Iluntze honetan egin dute haren aurkezpen publikoa. "Ez gatoz azalkeriatan gelditzera, lanera gatoz!", adierazi dute. "Gure hizkuntza biziberrituko duen lanabesa izan nahi dugu".

Durangaldeak euskara elkarte berri bat du gaurtik: Errime, Iurretako euskara elkartea. Antolakundea urtea hasi berritan sortu zuten, baina gaur egin dute haren aurkezpen publikoa, jendaurrean. Honako hau adierazi dute ekitaldiko hitz hartzean: "Animatu nahi zaituztegu gure hizkuntzaren aldeko lanean bat egitera. Hizkuntzak ez baitira aberastasuna besterik eta gure hizkuntza bizitzeak bakarrik biziko baititu gure herria eta gure kultura", adierazi dute.

Gainera, elkarte sortu berriak aurrera begirako determinazioa erakutsi du: "Ez gatoz azalkeriatan gelditzera, lanera gatoz! Ardurak hartzera gatoz, eta arduradunei exijitzera. Hau ez da bularrean ikur bat itsatsita amaituko, ez gara argazkietan bakarrik geldituko, gure hizkuntza biziberrituko duen lanabesa izan nahi dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!