Iurretako 'Antzerkia bultzatuz' zikloa asteburuan hasiko da

Anboto 2025ko ots. 14a, 10:30

'Vida' antzezlana. MAITANE CAMPOS

Zikloa gaur hasiko da, 'Izeiaren kabi morea'-gaz, 18:00etan, Ibarretxe kultur etxean. 

Iurretako Udalak Antzerkia bultzatuz zikloaren edizio berria antolatu du, antzerkia herritarren artean bultzatzeko asmoagaz. Jaialdiak hamargarren edizioa izango du aurtengoa, eta zazpi emanaldi egingo dituzte umeentzat eta nagusientzat. Lehenengoa, asteburu honetan, Aiara konpainiaren Izeiaren kabi morea. Otsailaren 21ean, helduentzako lehenengo antzerki emanaldia egingo dute; La red konpainiak Vida taularatuko du, krisialdi pertsonalak gainditzeari buruzko lana. Umentzat Eidabe Ekimen Kulturalaren Amama irrifarren ondarea eta Elvi sabeliztunaren Nire maletatxoan emanaldiak egongo dira.

Martxoaren 14an, Txintxaun antzerki kolektibo berriztarrak 75 puñaladas taularatuko du. Maiatzaren 16an, Anodino Teatroak Obsoletus komedia egingo du. Zikloa Skene Teatrok amaituko du, El salto de Léucade dramagaz. Emanaldi guztiak Ibarretxe kultur etxean izango dira; umeenak 18:00etan, eta nagusienak 19:00etan; sarrerak bertan daude salgai, hiru euroan (18 urtetik beherakoek euro bateko prezio sinbolikoa ordaindu beharko dute).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!