Iurretako Maiztegi herri eskolak, bertako guraso elkarteagaz eta udalagaz batera, ume eta gazteek pantailekin duten hartu-emanaz hausnartzeko berbaldi bi antolatu dituzte, otsailaren 18rako eta 27rako. Hizlari moduan Miren Ros Aiartzaguena gonbidatu dute, Bidelagun proiektuaren sortzailea. Saio biak 17:30ean hasiko dira.
Haurrak eta pantailak izenburupean antolatu dute lehenengo solasaldia otsailaren 18rako, HHtik LH3ra bitarteko umeen gurasoei zuzenduta. Bertaratu gura dutenek hilaren 17ra arte dute izena emateko aukera. Bigarren jardunaldia LHko 3. mailatik gorako seme-alabak dituzten gaztetxoen gurasoei zuzenduta dago. Otsailaren 27an izango da — izena emateko hilaren 26ra arte—. Bi saioak 17:30ean hasiko dira, Ibarretxe kultur etxean.