"Burua askatzeak pertsona askatzen laguntzen du"

Aritz Maldonado 2025ko urt. 28a, 09:02

Iñaki Izagirre Bastero 'Paste'.

Iurretako Oreka tabernan Iñaki Izagirre 'Paste'-ren oleo lanak daude ikusgai; Jon Irazabal 'Kata' historialariak hasi zuen ekimenari jarraipena eman gura diote antolatzaileek; martxora bitartean egongo da 'Paste'-ren erakusketa. 

Iñaki Izagirre 'Paste'-ren lan aukeraketa bat ikusgai dago Iurretako Oreka tabernan. Olioagaz eginiko hamar lanek osatzen dute erakusketa, Izagirreren lehenengoa bakarka. "Aurretik erakusketa kolektibo batzuetan parte hartu dut, baina hauxe da nire lehenengoa. Orain artean nahiko ezkutuan izan dut margozten dudala; jendeak jakitea gura dut, baina, aldi berean, beldurra ere ematen dit", esan du Izagirrek.

Orekan bertako artisten lanekin erakusketak egiteko ideia Jon Irazabal 'Kata' zenarena izan zen. Erakusketegaz jarraitzea Yomara Cresporen eta Patricia Laisekaren ekimena izan da. "'Kata'-k ipini zuen martxan, eta Yomarak eta biok jarraitzea erabaki dugu; eskaintza kulturala osatzen du, jendeak gustuko ditu horrelako erakusketak, eta artistei ere aukera ematen die euren jarduna eta lanak ezagutarazteko ", azaldu du Laisekak.

Izagirrek "betidanik" marraztu izan du; hala ere, 2000. urte inguruan hasi zen zaletasuna "serioago" hartzen. "80ko eta 90eko hamarkadetan nire lana kalean egoten zen; hormetan eskegita egoten ziren pankarta erraldoiak egiten nituen; 2000. urtean hasi nintzen serioago hartzen, gaiari buruz irakurtzen eta museoetara joaten. Estudio 2 akademiako Mikel Berrojalbizek asko lagundu dit", argitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!