Antolatzaileak "oso pozik" daude mendi martxak izandako harrerarekin. Eguraldi eskasa iragarrita zegoen arren, goizean zehar ez zuen euririk egin eta horrek izen ematea handitu zuen. "Ateri egin zuenez, aurretik izena emandako 50 lagunak etorri egin ziren eta gainera beste 50ek eman zuten izena egunean bertan", nabarmendu du Erlantz Zaldunbide Zaldai mendi taldeko arduradunak. Martxako 28 kilometroetan Oiz mendiaren magaletik ibili ziren ziklistak. Basatzan mendi bizikleta martxa Zaldairen 8. Mendi Asteko parte izan da.