Iurretak Gabonetako gutun-postalen lehiaketako sariak banatu ditu

Anboto 2024ko abenduaren 27a

13 urtetik beherako haurrei zuzendutako sariak hiru kategoriatan banatu dira.

Gaur abenduaren 2tik 13ra bitartean ospatu den 13 urtetik beherako umeei zuzendutako gutun-postal lehiaketaren sariak banatu dira Iurretan. Oskar Koka alkateak eta Jose Antonio Sagarnaga zinegotziak banatu dituzte sariak.

Irabazleak honako hauek izan dira:

  • Katalin Saetero Zubimendi: 3-5 urteko kategorian
  • Manex Goikoetxea Iribar: 6-8 urteko kategorian
  • Abdelmohssine Baiadaoui: 9-12 urte bitarteko kategorian

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!