Zapatuan kimu mailako Gabonetako futbol txapelketa jokatuko dute Iurretako Larrakozelain

Anboto 2024ko abe. 26a, 12:15

Bizkaitik, Gipuzkoatik, Arabatik eta Ipar Euskal Herritik etorritako 15 taldek parte hartuko dute lehen edizio honetan.

Datorren zapatuan, abenduak 28, kimu mailako Gabonetako txapelketa antolatuko dute Iurretako Larrakozelaia futbol zelaian, Gertasport Kirol Klubak antolatuta eta Iurretako Udalaren laguntzarekin.

Lehen faseko partiduak 9:00etan hasiko dira, 20 minutuko iraupenarekin, eta azken fasea arratsaldean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute antolatzaileen eskutik.

Bizkaitik, Gipuzkoatik, Arabatik eta Ipar Euskal Herritik etorritako 15 taldek parte hartuko dute lehen edizio honetan.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek dira:

  • A multzoa: CD Arratia, SD Ariz, CD Mungia, CD Salesianos, CD Vitoria
  • B multzoa: Hozta, Santurtzi KE, CD Trintxerpe, CD Lakua, Aviro Bayonnais
  • C multzoa: Les Englantis, Irabia, Karabigane, Lumo FE eta Getxo Fundazioa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!