Kristina Mardaras omendu dute Iurretan, egindako lana aitortuz

Anboto 2024ko abe. 2a, 10:55

Herrian egindako lanagatik omenaldi beroa jaso zuen Kristina Mardaras Sedrunek bere jaioterrian, Iurretan. Udalak antolatutako eskertza ekitaldira, ehundaka iurretar batu ziren. Kultur arloko hainbat lagunek parte hartu zuten zapatuan egindako ekitaldian.

Musikariak, bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak parte hartu zuten Askondoko karpan egindako ekitaldian. Udal arduradunen eskutik oroigarria eta lore sorta jaso zuen Kristina Mardarasek. Anderebide elkarteak ere eman zion oparia. (Argazkia: @IurretakoUdala eta Anderebide elkartea).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!