Jose Migel Cerezo, Jose Areitio, Mikel Sopelana eta Rafa Zugaza-Artaza omendu ditu Iurretajko futbol klubak, gaur, Larrako Zelai futbol zelaian. Klubariko izan duten "dedikazioa", eta "konpromisoa" azpimarratu dute, Iurretakok jarraitu behar duen bidearen "eredu" direla gaineratu dute. "Kluba indartzen jarraitu behar dugu, lanean jarraitu behar dugu, etorkizuneko belaunaldiek ere kirola egiteko eta bizitzaz gozatzeko aukera izan dezaten. Gure klubean, zuen klubean", ekitaldian azaldu dutenez.
Cerezo eta Areitiok oroigarria jaso dute, eta egindako lanagatik esker beroa jaso dute. Zugaza-Artaza eta Sopelana ere izan dituzte gogoan. Euren senideek jaso dituzte oroigarriak.
(Argazkiak: Iurretako futbol kluba)