Kristina Mardaras bide-urratzailea izan da beti. Bertsolaritzan, txapelketetako oholtzara igotzen lehenengoa izan zen. Horrez gainera, Iurretako kulturgintzan eta euskalgintzan hainbat proiektutan parte hartu du. Gaurkoan, Bizkaiko Emakume Sortzaileen III. Topaketan Mardarasek egindako lan hori guztia saritu dute Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Iurretarrak berba hartu duenez, bertsotan eskertu du saria.