Bost urterik behin hitzordu garrantzitsua izaten dute iurretarrek, herriko dantzariak Urrijenan batzen baitira. Aurtengo edizioa atzo ospatu zuten. Egunari goizean goiz eman zioten hasiera, herriko plazan argazkiak aterata. Ostean, kalejira eta dantza saioa egin zuten. Egunari amaiera, bazkariagaz eta dantzaldiagaz eman zioten.
(Argazkiak: Txebi Arriaga)