Elizostek erraztasun berriak eskaintzen ditu Iurretan etxebizitza erosteko, hasierako ordainketan malgutasuna emanda

Anboto 2024ko ira. 20a, 09:00

IURRETA/Mia Domo promotorea urrats sendoak ematen ari da Elizoste proiektua eraikitzeko. 60 etxebizitza berri eraikitzen ari da Iurretan, pilotalekuaren ondoan estrategikoki kokatuta, udaletxetik metro gutxira. Zerbitzu guztiak gertu dituen bizitegi-gune pribilegiatua da. Asmo handiko proiektu honek 2 eta 3 logelako bi eraikin aurreikusten ditu, denak terraza zabalekoak, beheko solairua eta atikoa aukeran, eta trastelekuak eta garaje-plazak ere prezioan sartuta daude, 263.925 eurotik hasita. Gainera, garaje plaza gehigarri bat erosteko aukera eskaintzen da.

Etxebizitzak 2025aren azkenetara amaitzea eta giltzak 2026ko lehen hileetan entregatzea aurreikusita, Mia Domok “Mia Flex Programa” abiarazi du. Ekimen honek erosketarako sarbidea errazten du, batez ere hasierako ordainketari dagokionez (%20). Enpresa sustatzaileko Pablo Redondo zuzendari exekutiboaren esanetan, “jakitun gara etxebizitza baten sarrera ordaintzeak esfortzu handia eskatzen duela, eta, horregatik, baldintzak egokitu ditugu interesdunek ordainketa hori modu erosoago eta malguagoan egin ahal izateko”. 

“Mia Flex Programa”-k erosleei %10eko lehen ordainketa egiteko aukera ematen die salerosketa-kontratua sinatzen denean. Gainerako %10a 900 euroko hileko kuotetan zatitzen da, 2025eko azarora arte; orduan, azken diru-sarrera osatuko da, prezio osoaren %20ra iritsi arte. Formula hau hasierako aurrezki gutxien dutenei erosketa errazteko pentsatuta dago, malgutasun handiagoa eskainiz eta etorkizuneko jabeen beharrizan ekonomikoetara egokituz.

Ekimen honekin, Mia Domok Iurretan etxebizitza eskuragarriago egitearen aldeko apustua egin du, herri honetan bizi nahi dutenei lagunduz eta bizitegi-ingurune erakargarria eta ondo konektatua sustatuz.

Iurreta/Mia Domo
Bulegoa: Zeharkalea Kalea, 1, behea, 48200 Durango, Bizkaia.

Telefono zenbakia: 94 612 35 41
Emaila: elizoste@mia-domo.es

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!