Hilaren 17ra arte Garbigune mugikorra egongo da Iurretan

Anboto 2024ko ira. 11a, 12:58

Iurretarrek Garbigune mugikor bat dute Askondo kalean, hilaren 17ra bitartean.

Horrela herritarrek etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak eta tonerrak uzteko aukera izango dute, besteak beste.

Garbigune honekin, birziklatzea errazagoa izango dela jakitera eman dute udaletik, Garbigunea herritarrengandik hurbilago egongo delako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!