Iurretako kofradiek Laixiar Eguna ospatuko dute domekan

Aitziber Basauri 2024ko ira. 6a, 11:30

Iurretako kofradiek euren egun handia ospatuko dute domekan, Laixiar zelaian.

Kofradi Egunak 51. aldia izango du aurten, eta urtero legez egun osoko egitaraua prestatu dute. Herriko sei kofradien –San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa– Batzar Nagusiagaz hasiko da eguna, 12:00etan. Urteko kontuen berri eman eta gero, jai giroa nagusituko da Laixiar zelaian.

Herriko dantzarien erakustaldia amaitu eta gero, Gorka eta Mikel trikitilariek berotuko dute jai giroa. Laixiarrera bertaratutakoek igel txapelketan parte hartzeko aukera ere izango dute. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira.

Erromeria eta irrintziak
Iurretako Kofradien Elkarteak umeentzako jolasak eta erromeria antolatu ditu arratsalderako. Irrintzi txapelketa ere egingo dute, eta irrintzia botatzeko abilezia duenak hortxe du aukera parte hartzeko. Irrintzi txapelketaren ondoren, Mirari eta Izarra trikitilariek girotuko dute jai giroa Laixiarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!