Iurretako Mendi Martxak 13. aldia egingo du irailaren 22ko domekan, Zaldai mendi taldeak antolatuta. Urtero bezala, Aramotz ingurutik pasatuz, bakoitzaren neurriko bi ibilbide izango dira aukeran. Luzeak 24,5 kilometro ditu, 1.600 metroko desnibel postiboarekin. Artatzagane eta Leungane izango dira ibilbideko tontor nagusiak. Bide laburra 14,2 kilometrokoa da, 620 metroko desnibel positiboarekin.
Izen-ematea kirolprobak.com atarian egin daiteke. Parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute opari. Irailaren 11a baino lehen egiten duenak bere neurrikoa eskatzeko aukera izango du.
Ibilbide bien profila.