Iurretan behargin bat lanean ari zela hil dela salatu du LAB sindikatuak

Anboto 2024ko abu. 19a, 12:44

Artxiboko irudia

Abuztuaren 14ean D.S langilea beharrean ari zela hil zela salatu du LAB sindikatuak ohar batean. Iurretan baso lanak egiten ari zen langilea. LABen arabera, Euskal Herrian lan istripuz hil den 36. behargina da hau.

Sektoreko lan baldintzak “gero eta eskasagoak” direla salatu du sindikatuak, eta hildakoaren senide eta hurbilekoei elkartasuna eta babesa agertu gura izan diete. “Basogintza sektorean arriskuak handiak dira. Makina arriskutsuekin lan egiten dute, lur malkartsuetan, eguraldi txarra dagoenean… eta gainera lan baldintzak gero eta eskasagok dira”. Ikerketa abiatzeko eskatu du sindikatuak baita ere. “Kezkagarria eta aztoragarria iruditzen zaigu lan istripuak urtez urte ugaritzea. Gorakada hori prekarizazio politikaren eta erakundeek lan osasunaren arloan duten kontrolik ezaren ondorio dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!