Iurretan gertatutako sexu eraso salatu dute dozenaka lagunek

Anboto 2024ko eka. 25a, 20:33

Iurretako Udalak, Anderebide emakumeen elkarteak eta Auskari Ijorretako neska gazteak taldeak deituta gaitzespen kontzentrazio isila egin dute, Askondon. Dozenak lagunek euren babesa eskaini diote erasotuari.

Zapatuko eraso sexista salatzeko kontzentrazio isila egin dute Iurretan, udalak, Anderebidek eta Auskarik deituta. Eta herrian inongo erasorik ez dutela onartuko adierazi dute, eta biktimari babes osoa adierazi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!