Iurretako XVIII. Kalez Kale antzerki jaialdia aurkeztu dute, gaur, Iurretan. Ekainaren 14an hasi eta 16ra bitartean, Euskal Herrian ekoiztutako bost antzezlan eskainiko dira, Askondo kalean. Publikoaren gehiengoaren "nahi" eta "grinak" asetu gura dituen egitarau "aberatsa" prestatu dutela nabarmendu du Zorione Fundazuri Herritartasun Batzordeko buruak. "Antzerki kalera aterako dugu, aretora joaten ez duren horiengana hurbiltzeko, eta herrian antzerkiarekiko zaletasuna sustatzen jarraitzeko", gaineratu du,.
Oscar Castaño 'Garbitxu' ere izan da aurkezpenean. Bere berbetan, bertako produkzioak "babesten" dituen Euskal herriko kale antzerki bakarra da Iurretakoa. Eta, udalak egindako lana azpimarratu gura izan du. Herriko kultur eskaintza antolatzen duen Pilar Jimenezek, bestalde, jaialdia 18 urtez mantendu ahal izatea "ohorea" dela nabarmedu du.
Antzezlan guztiak Askondoko aterpean erakutsiko dira. Dena den, eguraldiaren eraginez emanaldiren bat bertan behera uzten baldin bada, beste egun bat zehaztuko dela azaldu du Jimenezek.
EKAINAREN 14AN
18:30 'Agurea, urpekaria eta itsasoa' (Hortzmuga konapainia)
19:30 'Que buen día' (Maite Guevara)
EKAINAREN 15EAN
18:30 'ART-ILUSIO' (Markeliñe konpainia)
19:30 'NOEUD' (DaB konpainia)
EKAINAREN 16EAN
13:30 'Akabo!' (Barsanti konpainia).
EKAINAREN 21 MUSIKAREN EGUNA
11:00 Maiztegiko ikasleen tanborrada, plazatik abiatuta.