Naroa Jaio iurretarrak irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

Anboto 2024ko mai. 14a, 09:43

Astelehenean jokatu da Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa, Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Naroa Jaio iurretarrak batu du puntu gehien. Maiatzaren 25ean jokatuko den finalera zuzenean sailkatu da Jaio. 

Jaioz gainera, Kelmene Abaituak, Adur Lopezek, Izei Nuñezek, Nahia Ruiz de Arbulok eta Garazi Uriartek egin zuten bertsotan. Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu da eta epaile lanetan Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula aritu ziren. Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 25ean izango da, Igorreko Lasarte aretoan. Kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalerako, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!