Maiatzeko Familia Eskolak nerabezaroko aldaketak izango ditu hizpide

Anboto 2024ko api. 26a, 12:38

Zornotzako Udalak Familia Eskolak antolatu ditu maiatzerako; hiru saio egingo dituzte, maiatzaren 16an, 23an eta 30ean. Familiaren eremuan mendekotasunen eta beste arrisku jokabideen prebentzioa sustatzeko helburua dute, 0-6, 7-12 eta 13-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat. 

Maiatzeko saioetan, hain zuzen ere, nerabezaroko aldaketak izango dira hizpide. Familia Eskolan parte hartzeko izena eman beharko da aurretiaz, maiatzaren 10a baino lehen, HAZen, Zornotzako Udalaren webgunean, edota 943 30 00 02 telefonora deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!