Iurretan Aste Santuko tailerretan izena emateko epea zabaldu dute

Anboto 2024ko mar. 6a, 10:00

Makrame eta buztin tailerrak eskainiko dituzte, martxoaren 25ean eta 26an. Ibarretxe kultur etxean edo HAZn eman daiteke izena.

Iurretako Udalak makrame eta buztinean trebatzeko tailerrak antolatu ditu martxoaren 25 eta 26rako. Makrame tailerra 2010-2017 urte birtarteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta, buztina lantzeko tailerra 2018-2020 urte bitartean jaiotako umeei.

Ibarretxe kultur etxean edo HAZn eman daiteke izena, martxoaren 6tik 13ra bitartean, ohar batean jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!