Mendekotasuna dutenen zaintza lanak ikusarazteko hitzaldia antolatu dute Iurretan

Aitor Ruiz 2024ko martxoaren 4a

Durangaldeko Mankomunitateak eta Iurretako Udalak antolatu dute hitzaldia.

Hitzaldiaren izena Mendekotasunean zaintza lanak ikusaraztea. Egiteke dagoen zeregina da eta mendekotasunaren zainketa ikusarazteko eta genero-aldea agerian uzteko garrantzia aztertuko dira. Hitzaldia bihar izango da, 18:30ean, Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. Parte hartzeko 946 200 546 edo 680 425 764 telefonora deitu edo zaindu@dma.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!