Iurreta Txirrindulari Elkarteak ekimen sorta antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Anboto 2024ko ots. 26a, 10:57
Iurreta Txirrindulari Elkarteko gaur eguneko kideak eta sortzaileak atzo Iurretako plazan ateratako familia argazkian.

Atzo aurtengo denboraldia aurkeztu zuten. Elkarteko sortzaileak gonbidatu zituzten ekimenera.

Iurreta Txirrindulari Elkartea 1984an sortu zuten. Beraz, 40 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta antolatu dute. Atzo aurkeztu zuten aurtengo denboraldia. Gaur eguneko kideak nahiz elkarteko sortzaileak batu zituen ekimenak. Trikitilarien laguntzagaz herrigunetik ibili eta, ostean, errepidera irten ziren Iurreta-Artea-Dima-Iurreta ibilbidea egiteko. Jubilatuen tabernan egindako luntxagaz errematatu zuten goiz-eguerdia.

Urtean zehar urteurrenaren harira antolatutako hainbat ekintza antolatuko dituzte. Esaterako, irailean zehar ekimen bi egongo dira: Orozketara Igoeraren lehen edizioa eta argazki erakusketa. Urriaren 6an Leintz Gatzagan dagoen Dorletako Santutegira joango dira. Hilabete horretan txirrindularitzaren inguruko hitzaldi bat ere antolatu gura dute. Azkenik, azaroan 40. urteurreneko bazkaria egingo dute.

Iurreta Txirrindulari Elkarteko kideak trikitilariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!