Segurtasun Sailak 17:37ean jaso du abisua. Maspe kaleko etxebizitza batean kea sortzen hasi da sutan utzitako lapiko txiki baten eraginez. Kea etxebizitzan eta atariko korridoreetan zehar zabaldu da, baina zorionez, surik ez da inon isiotu. Segurtasun Sailak gaineratu duenez, anbulantzia bertaratu da, eta etxean bizi zen bizilaguna Usansoloko ospitalera eraman dute badaezpada, kea arnastu duela-eta.