Iurretako II. Berdintasun Plana lantzeko batzarra deitu dute

Anboto 2024ko urt. 16a, 12:11

II. Berdintasun Plana diseinatzeko lanean hasiko dira, Iurretan. Lehen batzarra egingo dute, urtarrilaren 18an, Ibarretxe kultur etxean.

I. Berdintasun Planaren lau urteko indarraldia agortuta II. Berdintasun Plana diseinatzeko lanean hasiko dira, Iurretan. Eta herritarren eta elkarteen eritzi eta proposamenak batzeko batzarra egingo dute urtarrilaren 18an, egunean. Ibarretxe kultur etxean izango da, 18:00etan.

Iurretako II Berdintasun Plana diseinatzeko hainbat metodologia erabiltzea aurreikusi dituzte. Eztabaida taldeak antolatuko dira eta galdetegiak banatuko dira herritar, elkarte eta udal langileen artean. Horrez gain, hainbat talde edo banakako elkarrizketak egingo dira herriko eragile garrantzitsuei. Halaxe azaldu zuten udal arduradunek joan zen azaroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!