San Sebastian jaiak ate joka daude Bakixa auzoan

Anboto 2024ko urt. 15a, 16:30
Iazko San Sebastian jaietako irudi bat

San Sebastian jaiei ondoetorria emateko prest daude Iurretako Bakixa auzoan. Eguenean jasoko dute Doniel Atxa, 19:00etan, eta astebururako hainbat ekitaldi antolatu dute. Tartean, Bakixako Danborrada.

Maiztegiko dantza taldearen saioa, jolasak, igel txapelketa eta mus arin txapelketa antolatu dituzte urtarrilaren 19rako. Urtarrilaren 20an, bestalde, San Sebastian Eguna ospatuko dute.
Meza eta herri kirol erakustaldia egongo dira, eta, herri bazkariaren ondoren, Gora bihotzak! (Antxo eta Pantxa) ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Iluntzean tortilla txapelketa hasiko da, eta gauerdiko danborrada hasi baino lehenago, gau giroa berotzeko ardura izango du DJ Txululuk.

Domekan, Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen erakustaldia eta musikaz eta dantzaz giroturiko herri bazkaria egongo dira.

EGITARAUA

Urtarrilak 19an

  • Maiztegiko dantza taldearen saioa, 17:30ean. Ondoren,
    umeentzako jolasak.
  • Igel txapelketa, 19:00etan.
  • Mus arin txapelketa, 19:30ean.

Urtarrilak 20an

  • Meza, 12:00etan.
  • Herri kirol erakustaldia: Urdax Magunazelaia eta Karmele Gisasola Zelai III, Ioritz Gisasola Zelai IV eta Jon Gisasola Zelai V, 13:00ean.
  • Herri bazkaria, 14:30ean.
  • 'Gora bihotzak!' (Antxo eta Pantxa) ikuskizuna, 17:00etan.
  • Tortilla txapelketa, 20:30ean. (Osagaiak: patatak, arraultzak, olioa eta gatza).
  • DJ Txurulu, 22:30ean.
  • Bakixako Danborrada, gauerdian.

Urtarrilak 21ean

  • Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen saioa, 12:00etan.
  • Bazkari herrikoia, 14:30ean. Mirari, Izarra, Gorka eta Mikelek alaituta kantu giroan. Ondoren, dantzaldia.
  • Jaiak agurtzeko suziriak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!