'Olvido Flores'-en estreinuagaz hasiko dute Iurretan Antzerkia Bultzatuz zikloa

Anboto 2024ko urt. 11a, 15:11

Olvido Flores Estefania de Paz antzezlearen azken obra da, eta Iurretakoa estreinaldia izango da; 19:00etan izango da emanaldia, Ibarretxe kultur etxean. 1936ko uztailean Lodosan (Nafarroa) gertaturikoen lekukotzak batu ditu istorio honetarako. Emanaldi guztiak doakoak izango dira. 

Ohikoa den bezala, familia osoarentzat eta helduentzat diren antzezlanak eskainiko dituzte, tartekatuta. Guztira bederatzi emanaldi egongo dira. "Gaur egun kultura doan edukitzea zaindu eta baloratu egin behar da", azaldu du Zorione Fundazuri zinegotziak. Pozik daude antolatzaileak ekimenak egindako ibilbideagaz. "Herritarrek ohitura hartu dute kultur etxera etortzeko bariku arratsaldeetako emanaldietara", nabarmendu du Pili Jimenez . 

ANTZERKIA BULTZATUZ

  • Urtarrilak 12, Olvido Flores, 19:00etan. 
  • Otsailak 9, Zaintzaren dantza, 17:00etan. 
  • Otsailak 16, La casa de Bernarda Alba, 19:00etan. 
  • Martxoak 1, Pin Pang Zirko, 17:00etan. 
  • Martxoak 15, Nola edo hala aterako gara, 19:00etan. 
  • Apirilak 12, Loti ederrak, 17:00etan. 
  • Apirilak 19, Conquistadores, 19:00etan. 
  • Maiatzak 3, Baserrian, 17:00etan. 
  • Maiatzak 17, El reventón inesperado, 19:00etan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!