Iurretako iparraldeko mugak ezagutzeko aukera, domekako Mugarriz Mugarri ibilaldiarekin

Anboto 2023ko abe. 13a, 10:00

Garai, Berriz eta Muxika aldetik ibiliko dira.

Zaldai Mendi Taldeak, hainbat eragileren laguntzarekin, Mugarriz Mugarri Iurretan ibilbidea antolatu du domekan. Ibilbide "erraz" baten bitartez Iurretak, Garai, Berriz eta Muxikarekin partekatzen dituen mugarriak bisitatuko dituzte, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Bi ordu inguru iraungo du ibilaldiak, Lukuarrietan hasi eta bertan hamaiketako batekin bukatuz. Horretarako, 09:45ean Iurretako plazan jarri dute hitzordua, bertara kotxez igotzeko. Bestela 10:00etan zuzenean Lukuarrietara joan daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!