Ihintza Villanuevak irabazi du Iurretako orri-markatzaile lehiaketa

Anboto 2023ko abe. 6a, 10:48

Iñaki Totorikaguena alkatearen eskutik jaso du saria Ihintza Villanuevak.

Juan Orobiogoitia Institutuarekin elkarlanean antolatzen dute Iurretan orri-markatzaile lehiaketa eta gazteen artean sormena eta irakurketa bultzatzea du helburu.

Ihintza Villanuevaren irudia izango dute Iurretako Bibliotekako datorren urteko orri-markatzaileek. Izan ere, bere lanak irabazi du Juan Orobiogoitia Institutuarekin elkarlanean antolatzen dute Iurretan orri-markatzaile lehiaketa. Iurretan erroldatuta dauden edo herriko ikastetxeetan ikasten duten 12-18 urteko ikasleei zuzenduta dago lehiaketa, eta, sormena eta irakurketa bultzatzea du helburu.

Bestalde, aipamen berezia jaso dute Erika Marqués Sánchez, Lucía Sánchez Del Río eta Inaam Ben Haddou Benaliren lanek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!