Baserrietako etxebizitza kopurua handitzeko ordenantza lantzen dabiltza Iurretan

Anboto 2023ko aza. 9a, 08:40
Iurretako Gaztañetza-Behekoa (Bizko) baserria.

Baserri bakoitzeko gehienez ere lau etxebizitza egokitzea aurreikusi dute. "Baserrien iraupena eta biziraupena bermatzeko alternatiba bat planteatzea" da udalaren helburua.

Iurretako baserrietako etxebizitzen banaketa arautuko duen ordenantza lantzen dabil udala. "Une honetan, 180 bat baserri ditugu, eta ordenantza honi eskerrak, etxebizitza kopurua handitu ahal izango dugu, baserri bakoitzeko gehienez ere lau etxebizitza banatuz, betiere ordenantza horrek ezartzen dituen baldintzak betetzen badira”, azaldu du Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak. Proposamena aho batez onartu dute osoko bilkuran, eta alegazio fasearen ondoren behin betiko ordenantza onartu beharko dute. Seguruenik, datorren urtearen hasieran izango da indarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!