Mª Esther Simonek irabazi du sanmigeletako argazki rally lehiaketa

Anboto 2023ko aza. 7a, 10:14

Mª Esther Simon iurretarrak ateratako argazkiak irabazi du San Migel jaietako argazki rally. Lehiaketara aurkeztutako 12 argazkiren artean aukeratu dute Simonena. 

Mª Esther Simon iurretarraren argazkiak irabazi du San Migel jaietako argazki rallya. Aurkeztutako 12 argazkiren artean aukeratu du berea epaimahaiak. Musikaldia abiatu lehen emanaldia aprobetxatu zuten udal arduradunek saria emateko.

Irabazlea zoriontzeagaz batera, argazki rally-an parte hartu zuten guztiei eskerrak eman zizkien antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!