Gaur arratsaldean Lekeition jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek irabazi du eta zuzenean sailkatu da finalerdietara, eta Berrizen kantatuko du, azaroaren 11n.
Honako hau izanda Lekeitioko saioaren sailkapena:
- Eneko Abasolo 'Abarkas': 466,50 puntu
- Koldo Gezuraga: 463,50
- Beñat Bilbao: 437,50
- Peru Irastortza: 430,00
- Maite Sarasola: 424,50
- Aitor Arrutia: 420,50
Bestalde, azken kanporaketa honekin dagoeneko osatu da finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda eta eskualdeko bertsolari hauek egongo dira: Eneko Abasolo, Iruri Altzerreka, Bitor Altube, Txaber Altube eta iaztik zuzenean sailkatuta egon diren Gorka Pagonabarraga eta Aitor Bizkarra.
Pagonabarragak, Altzerrekak eta Abasolok Berrizen kantatuko dute azaroaren 11n. Bizkarrak eta Altube anaiek, berriz, azaroaren 18an, Santurtzin.