Iurretako San Migelak

[ARGAZKI GALERIA]: Montoitik jaurtiriko txapligoekin jai giroak eztanda egin du Iurretan

Anboto 2023ko irailaren 28a

Herriko sei kofradietako ordezkariek Montoitik jaurtiriko txapligoekin, iurretarrak jai giroan murgildu dira, eta ekitaldiz beteriko asteburua dute aurretik.

Argazkiak: Ainhoa Iraola

Irailak 28, eguena (San Migel bezpera)

12:00 Jaien hasiera montoitik. Ondoren kalejira herrian zehar Aburrecalles txaranga eta Bizkaiko Gaiteroak alaiturik
14:00 Jubilatuen bazkaria Askondoko karpan. Jarraian Uribesalgo soinujolearekin erromeria
14:30 Gazte bazkaria plazan
18:30 Ohiturazko Doniel-Atxa. Jarraian dantzarien azken entsaioa
22:00 Erromeria Altxa Porru

Irailak 29, barikua (San Migel eguna)

11:00 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara
12:30 Dantza saioa
16:00 Abentura ekintzak Etxegon
18:30 Dantza saioa. Gorulari dantzaren 50. urteurrena
20:00 Kantu kantari Egundo I taldearekinplazan
21:00 Mariatxiak. Kalejira kaskoan zehar eta emanaldia Askondon
22:00 Bertso saioa: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi eta Miren Amuriza. Gai jartzailea: Maite Berriozabal
00:00 Oxabi erromeria. Ondoren Pary&Tiza DJa

Irailak 30, zapatua (Mozorro Eguna: Hamarkada)

11:30 Perkusio tailerra (And Bolo)
12:30 Mozorro kalejira trikitilariak alaiturik
14:30 Bazkari herrikoia Askondoko karpan. Bazkal ostean Bingo musikatua
18:30 Zutik elektrotxaranga
21:00-22:00 Luhartz erromeria
22:00 Lekittoko deabruak. 'Soms diables, deabruak gara' ikuskizuna
00:00 Luhartz erromeria. Ondoren DJa

Urriak 1, domeka (Errosario eguna)

10:00-14:00 XXIII Nekazaritza eta Artisautza azoka Olaburun
11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik plazara
12:30 Dantza saioa. Ondoren Igel Txapelketa
17:00 Briska Txapelketa plazan. Saria: Arriaundi Egurrak emandako txapela
18:00 Dantza ikuskizuna. Iurretako dantzariak eta talde gonbidatua
Ondoren jaietako errifen zozketa
20:00 Herri afaria
20:30 Erromeria Lorratz taldearekin
22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!