Iurretako San Migelak

Mendi martxa jendetsua aurreikusten dute Iurretan

Anboto 2023ko ira. 22a, 13:00

Iurretako jaien hasiera ofiziala datorren eguenean izango den arren, hainbat ekitaldi aurreikusi dute asteburu honetarako. Gaur, Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek urteroko hitzordua izango dute herriko umeekin.

Bihar goizerako, jaietako ekitaldirik jendetsuenetariko bat antolatu du Zaldai Mendi Taldeak: urteroko mendi martxa. Aurten 1.000 lagun inguru batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Ibilbide bi izango dira: luzeak 24,5 kilometro izango ditu, eta laburrak 14,2. Eguraldiak lagunduz gero, aukera parebakoa izango da eskualdeko txokoak ezaguzteko. Zapatua mendian hasi eta rock kontzertuagaz amaitzeko aukera emango dute Iurretan. Añube, Hope eta Dupla taldeek zuzenean joko dute.

Asteburuan erritmoa hartu eta gero, datorren eguenean emango diete hasiera jaiei, Montoitik. Arratsaldean Doniel Atxa jasoko dute plazan. Hurrengo astebururako ere ekitaldi sorta prestatu dute: dantzariak San Migel egunean, Mozorro Eguna irailaren 30ean, eta jaien amaiera urriaren 1ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!