Iurretako kofradiek Laixiar Eguna ospatuko dute domekan

Anboto 2023ko ira. 6a, 13:25

Iurretako kofradiek euren egun handia izango dute domekan, Laixiar zelaian. Herriko sei kofradiek –San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa– XLVIII. Kofradi Eguna ospatuko dute.

Iurretako kofradiek euren egun handia izango dute domekan, Laixiar zelaian. Herriko sei kofradiek –San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa– XLVIII. Kofradi Eguna ospatuko dute.

Kofradien batzar nagusiagaz hasiko dute eguna, 12:00etan, eta, ondoren, jai giroa nagusituko da Laixiarren. Aurten, ez dute mezarik ospatuko.

Bazkaria eta erromeria

Kontu ematea amaituta, herriko dantzariek saioa egingo dute, eta Mikel eta Gorka trikitilariek bazkalaurreko giroa berotzeko ardura hartuko dute. Igel txapelketa ere antolatu dute, eta, horren ondoren, Laixiarrera joandako iurretarrak bazkaltzeko batuko dira. Arratsalderako umeentzako jolasak antolatu dituzte, eta Naiara eta Izarra plaza taldeak erromeria giroa ipiniko du

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!