Iurretako Udalak 2023ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea abiatuko du gaur. Lehen fase batean herritarrek euren proposamenak egiteko aukera izan dute, eta, guztira 170 ekarpen batu ditu udalak. Horien guztien azterketa teknikoa
egin ondoren, zortzi proiektu igaro dira hurrengo fasera.
Orain, iurretarrek bigarren bozketa-fasera igarotako proiektu horien artean interes handienekoak diren hiru proiektuak lehenetsi behar dituzte. Gaur hasi eta irailaren 17ra bitartean bozkatua ahal izango dute iurretarrek. Aurrekontu parte-hartzaileetarako 50.000 euroko aurrekontua lotu du udalak.
Honako zortzi proiektuak igaro dira bigarren fasera:
1. Maspe berdegunea eta ibaia egokitzea.
2. Basetako bidegorria egokitzea.
3. Udalerriko hainbat lekutan iturriak jartzea: Goiurian, Santa Apolonian, Orozketan...
4. Gabonetako argiak pixkanaka berritzea.
5. Haurrentzako jolas-elementuak berritzea Euskaldunberri parkean.
6. Olaburu kaletik Larrakozelaiarako oinezkoen sarbidea egokitzea.
7. Kalistenia-parke bat instalatzea.
8. Parke bio-osasungarriak konpontzea eta egoera txarrean dauden aparatuak ordeztea.
Bozkaketa
Galdetegiak aurrez aurre entregatu daitezke Herritarren Arretarako Zerbitzuan eta herriko hainbat komertziotan jarraitako postontzietan. Bestalde, online ere bozkatu daiteke, udalaren webgunean prestatutako galdetegi digitalaren bitartez edo QR kodea erabilita.
Irailaren 6an prozesuaren inguruko informazioa zabalduko da auzoeta, hartara parte hartzea errazteko. Gainera, irailaren 7an, karpa informatiboa jarriko da Dantzari Auzoan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.