Erlantz Zaldunbide hirugarren, Burdin Hesiko mendi lasterketa berrian

Anboto 2023ko uzt. 10a, 11:06

Erlantz Zaldunbide behean eta ezkerreko aldean atzoko podiumean. (Argazkia: @BurdinHesiko)

Master 40 kategorian onena izan da.

Atzo Burdin Hesiko mendi lasterketaren lehenengo aldia lehiatu zuten Gamiz-Fikan. 34 kilometroko proba horretan aritu zen Erlantz Zaldunbide iurretarra eta podiumera igo zen, hirugarren tokian.Bere denbora, honako hau: 2:54:24. Ander Pesquera izan zen garailea (2:31:33) eta Julio Salazar bigarrena (2:44:40). Emakumeetan Nerea Iturriagak irabazi zuen (3:15:49), Ainara Urrutiaren eta Tamara Vinuesaren aurretik.

Burdin Hesia lasterketa solidarioa da eta batutako dirua gaixotasunen ikerkuntzara bideratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!