Padel torneo solidarioa egingo dute Iurretan

Anboto 2023ko ekainaren 27a

Iurretako Padelko klubak antolatuta, padel torneo solidarioa egingo dute ekainaren 30etik uztailaren 2ra.

Ekimenak Río de Oro elkartearen hainbat proiektutan laguntzea du helburu. Bada, izen-emateekin lorturiko diruaren laurdena errefuxiatu sahararrei laguntzeko izango da; baita euro bian salgai ipinitako errifagaz baturiko dirua ere. 

Lau maila egongo dira (emakumeak, gizonak, mistoa, eta gurasoak eta seme-alabak) eta izen-emate bakoitza 20 euro dira (maila bitan jokatuz gero, 25 euro). Ekainaren 28ra arte eman daiteke izena, Padelkon (608 701 437 / 
info@padelko.com).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!