Durangaldeko Kopla Txapelketak eskualdeko hamar bertsolari batuko ditu beste behin. Aurtengoa VIII. edizioa da eta Iurretako Abadetxea izango dute aterpe. Bertsolari hauek arituko dira bertsotan: Bittor Altube, Janire Arrizabalaga, Ixone Asategi, Irune Basagoiti, Igor Galarza, Unai Iturriaga, Naroa Jaio, Gorka Lazkano, Paulo Salterain eta Ander Sarriugarte. Iruri Altzerreka, Itxaro Juaristi eta Ainhoa Urien izango dituzte gai jartzaile. Bihar izango da saioa, 20:30ean.
Urtero jai giro itzelean egiten dute Durangaldeko Bertso Eskolak antolaturiko Kopla Txapelketa, eta oraingo honetan ere halantxik izango da. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dute "munduko trikitilaririk onenek" ere parte hartuko dutela.