Haira Aizpurua Eskolarteko txapeldun, Iurretan

Anboto 2023ko eka. 5a, 14:40

Haira Aizpurua bertsolari lapurtarrak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa; Eki Mateorena izan da txapeldunordea. Iurretan jokatu da, asteburuan, 35. Euskal Herriko Eskolarteko finala, 180 lagun ingururen aurrean. 

Zapatuan izan zen Eskolarteko finala, Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan, tartean, Ixone Asategi durangarra. Bizkaitik bera eta Haizea Telleria sailkatu ziren finalera; Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi aritu ziren; Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroatik, Eki Mateorenaz gain, Kattin Madariagak abestu zuen. Igor Meñikak aurkeztu zuen finala, eta Beñat Vidal aritu zen gai-jartzaile. Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi zion txapela Aizpuruari. 

35. edizioa

Guztira, ehun bertsolari gaztek parte hartu dute Eskolartekoan. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale elkarteak elkarregaz antoaltzen dute bat-bateko bertsolari txapelketa, aurtengoan, Iurretako Udalaren laguntzagaz; 35 edizioa izan da hau. 14-18 urte bitarteko gazteek jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzeko helburuagaz antolatzen dute ekimena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!