Gurutze Fradesek brontzezko domina irabazi du distantzia luzeko triatloien munduko txapelketan

Anboto 2023ko mai. 9a, 10:48

Gurutze Frades, hunkituta, Ibizako helmugara heltzen. (Facebook: Gurutze Frades)

Munduko txapelketa batean lortzen duen lehenengo domina da.

Hainbeste lorpenekin goia jo duela ematen duenean, zirrikituren bat bilatu eta oraindino gorago joateko modua aurkitzen du Gurutze Fradesek. Oraingo honetan munduko txapelketa batean bere ibilbideko lehenengo domina irabazi du. Ibizako distantzia luzeko triatloian izan zen, joan zen asteburuan, eta Fradesek brontzezko domina eskuratu zuen. "Ondo prestatuta nindoan, sasoian nengoen eta gauzak nahi moduan irten dira. Oraingoa nire zazpigarren munduko txapelketa izan da eta hainbeste urteren ostea  brontzea irabazi izanak asko pozten nau", adierazi du triatloilari iurretarrak.

Urrezko domina Marjolaine Pierre frantziarrak irabazi zuen eta zilarrezkoa Sara Svensk suediarrak.

Gurutze Frades eskuman, podiumeko hirugarren postuan (Facebook: Gurutze Frades)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!