Iurretako Udalak errekurritu egingo du udal idazkari ohiaren kargugabetzea inpugnatzen duen Auzitegi Gorenaren epaia

Anboto 2023ko mar. 30a, 10:40

Atzoko udalbatzarreko irudi bat.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren foru dekretuaren kontra Iurretako Udaleko idazkari ohiak aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak. Epai horren kontra errekurtsoa sartuko du, gaur, Iurretako Udalak.

2020ko martxotik irailera, Iurretako Udalean kargua bete zuen idazkariak berriro lanera bueltzako eskubidea duela dioen EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren ebazpena errekurritzea erabaki du Iurretako Udalak. Halaxe jakin eragin zuen Iñaki Totorikaguena alkateak atzo egindako udalbatzarrean. "Ez gaude batere ados epaiagaz, eta uste dugu arrazoiak badaudela epa errekurritzeko", nabarmendu zuen alkateak. 

EH Bilduk salatu du errekurtsoak dioenaren inguruko "inolako azalpenik ez ematea", udalbatzarrarekiko "errespetu falta" dela nabarmenduz. Udal idazkari ohiak Auzitegi Gorenaren epaia ejekutatu dadin eskatzeko aukera duela gogoratu du kualizio subiranistak berriz ere, eta horrek ondorio "potoloak" ekarriko dizkiola udalari.

Totorikaguenak berretsi du, epaia irmoa izan arte ezin dela baloratu horrek udalari zeintzu ondorio ekarriko dizkion. "Sententzia ejekutatzen den momentuan jakingo dugu zeintzuk diren erantzukinak eta udalaren eginbeharrak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!