Urioste, Zalla, Basauri, Artatza eta Iurretako parkeetako hamar talde —sei lagunekoak— trafiko-istripuen jarduteko duten gaitasuna erakusten dabiltza gaur Iurretako parkean. Talde bakoitzaren erronka honako hau da: trafiko-istripuan harrapatuta dagoen biktima bat erreskatatzeko 20 minutuko erlojupeko maniobra egitea. Epaileek, denbora ez ezik, beste hainbat arlo hartzen dituzte kontutan puntuatzerako orduan.
Puntuaziorik altuena duen taldeak Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua ordezkatuko du ekainaren 8tik 10era Sevillan egingo den Trafiko Istripuetako Erreskate Topaketa Nazionalean (ENRAT).
Horrelako ekitaldien helburua trafiko-istripuetako benetako esku-hartzeetan eta biktimei laguntza ematerakoan suhiltzaileen erantzuna hobetzea da. 2022an Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko taldeek 555 trafiko-istriputan esku-hartu zuten, hau da, guztirako 6.429 irteeratatik ia % 9, Aldundiak emandako datuen arabera.