Giro polita Iurretako txitxi-burduntzi egunean

Anboto 2023ko ots. 12a, 19:13

Durangaldeko beste hainbat herritan bezala, iurretarrek txorizo-txistorrak sutan ipini eta lagunartean ospatu dure txitxi-burduntzia. 

Lagunartean kalera irten, herriko plaza hartu, sua egin, eta txerrikiak kozinatu. Iurretako zein eskualdeko beste hainbat herritarrek ez dute askorik behar izan domeka polit bat lagunartean pasatzeko. Gaurkoa inauterien aurreko azken domeka da. Baskoipetsu, Kanporamartxo zein Txitxi-burduntzi eguna. Euskal Herriko Mendebaldean ohitura zabaldua da gaurko egunez txerrikiak sutan kozinatu, ogi bitartean jan eta kuadrillan batzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!